2025-11-12 16:18

Asteon formakuntza saioa eskaini diegu LAB sindikatuko Arabako administrazio publikoko hainbat delegaturi, Gasteizen. Lan Eskaintza Publikoak (LEP) prestatzeko Lansarean.eus atariak eskaintzen dituen aukerak eta lagungarritasuna bertatik bertara azaltzea izan da helburua.

Saioan zehar, atariaren funtzionamendua eta edukiak arakatu genituen. Administrazio publikoan euskaraz lan egin nahi dutenentzat eta oposizioak prestatzen ari direnentzat ezinbesteko tresna bihurtu da gure ataria.

Bereziki, puntu hauetan jarri genuen arreta:

  • Materiala eta galdetegiak: Oposizioetarako materiala, ereduak eta galdetegiak eskuratzeko atal espezifikoak erakutsi genizkien.

  • Oposizoak Euskaraz Telegram kanala: Informazio eguneratua, deialdiak eta baliabideak azkar partekatzeko dugun Telegram kanala ere aurkeztu genien.

Eskerrak eman nahi dizkiegu LABeko delegatuei erakutsitako interesagatik eta elkarlanerako jarreragatik. Administrazio publikoa euskalduntzeko bidean, ezinbestekoa da indarrak batzea.

Lansarean.eus-en aurkezpena zuen egoitzan egin nahi izanez gero, jar zaitezte Bai Euskarari Elkartearekin harremanetan.

KONTAKTUA

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.