2019-10-28 00:00

Kalitatea kudeatzeko bost ISO arau euskaratu ditu Jaurlaritzak, eta enpresen artean hedatzen hasi da

Eusko Jaurlaritzak kalitatea kudeatzeko bost ISO arau euskaratu ditu, arlo sozioekonomikoan euskara bultzatzeko bere helburuaren baitan, eta gutun bat igorri die euskal enpresei, arauok euskaraz eskuragarri dituztela jakinarazteko. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta UNE Normalizaziorako Espainiar Elkarteak 2017an sinatu zuten lankidetza hitzarmenari esker egin ahal izan da urrats hori. Hain zuzen, Jaurlaritzako iturriek jakinarazi dutenez, euskaratutako bost ...

Leer más: https://www.europapress.es/euskera/noticia-kalitatea-kudeatzeko-bost-iso-arau-euskaratu-ditu-jaurlaritzak-eta-enpresen-artean-hedatzen-hasi-da-20191028121321.html

(c) 2019 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de este contenido sin su previo y expreso consentimiento.
 

Arlo sozioekonomikoan euskara bultzatzeko bere helburuarekin bat eginez, Eusko Jaurlaritzak euskaratu ditu ISO kudeaketarako bost arau, eta dagoeneko enpresen esku utzi ditu. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta UNEk 2017an sinatu zuten lankidetza-hitzarmenari esker egin ahal izan da urrats hori. Jaurlaritzak, gainera, zirkular bat igorri die euskal enpresei, aipatutako arauak euskaraz eskuragarri dituztela jakinarazteko.

Euskarara itzulitako bost arauak honako hauek dira:

  • UNE-EN ISO 9001 Kalitatea kudeatzeko sistemak. Eskakizunak.
  • UNE-EN ISO 14001 Ingurumen-kudeaketako sistemak. Erabiltzeko eskakizunak.
  • UNE-EN 91OO Kalitatea kudeatzeko sistemak. Abiazio-, espazio- eta defentsa-organizazioetarako eskakizunak
  • UNE 19601 Konplimendu penalerako kudeaketa sistemak. Eskakizunak eta erabiltzeko gomendioak.
  • UNE-EN ISO/IEC 27001 Informazioaren teknologia. Segurtasun teknikak. Informazioaren segurtasunaren kudeaketa-sistemak. Eskakizunak.

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eta Javier Garcia Diaz UNE Espainiako Normalizazio Elkarteko zuzendari nagusiak 2017ko amaieran sinatu zuten neurri horiek bultzatu dituen akordioa. Hitzarmenaren helburua da ISO arauak euskarara itzultzeko programa bat garatzea hitzarmenak iraungo duen lau urteetan, baina epe hori baino gehiago luzatu ahal izango da. Arau tekniko horiek merkatuak jardunbide egokiei buruz duen adostasuna islatzen dute, erakundeen lehiakortasunerako funtsezkoak diren gaiei heltzeko orduan, enpresen ziurgabetasuna ezabatuz. Euskaratzeaz gain, ISO arauak  galiziera eta katalanaera ere itzultzen dira.

Eusko Jaurlaritza, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren bitartez, hitzarmenaren xede den programaren UNE arauak euskaratzeaz arduratzen da, baita beharrezko eguneraketez ere. Horrez gain, urteko programan txertatu nahi diren arauen zerrenda sinatuko da urtean behin.

Iturria: Irekia

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.