2025-07-03 08:50

'Elkarrengandik Ikasiz'-en 5. denboraldiko lehen solasaldian ekintzailetzaren mundua arakatu dute, negozio bat sortzetik haratago doan ikuspegi zabal batekin, sormena, lidergoa eta berrikuntza bezalako gaitasunak azpimarratuz. 

Maitane Ormazabal Larzabalen gidaritzapean, hauek dira parte-hartzaileak:

  • Libe Bastida Larrea. Ekintzailetza eta enpresa teknikaria ASLEn.
  • Miren Lauzirika Jauregi. Sormeneko eta metodologia berritzaileetako aholkularia Art for Life!-en.

  • Iñaki Peña Legazkue. Deusto Business School-eko Ekonomia eta Finantza Saileko katedraduna eta doktorea.

Solasaldian, negozio bat martxan jartzeko urratsak, enpresa berrientzako laguntzak, saretzearen garrantzia eta porrotari beldurra nola kudeatu bezalako gaiak jorratu dituzte.

 

'Elkarrengandik Ikasiz' solasaldiak

 

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.