2026-01-20 08:46

Enpresa baten hazkundea eta hizkuntza-kudeaketa bateragarriak al dira? Erantzuna baiezkoa da, eta Hupi da horren erakusle argia. Ipar Euskal Herrian hasi zuen bere ibilbidea, baina gaur egun Euskal Herri osoan hedatu du bere jarduna, berrikuntza teknologikoa eta hizkuntza-konpromisoa uztartuz.

Duela urte batzuk, talde barruan euskara eskolak jasotzeko erabakia hartu zuten. Apustu horri eta egindako lanari esker, gaur egun bezero ezberdinekin euskaraz jarduteko gaitasuna eta modua dute. Baina, nola kudeatu daiteke prozesu hori enpresa baten egunerokoan?

Hemen sartzen da jokoan Bai Euskarari Ziurtagiria, lan munduan euskararen erabilera areagotzeko tresna estrategikoa. HUPI bezalako enpresak identifikatu, aitortu eta pauso berriak ematen laguntzea baitu helburu.

Gidatutako prozesua: ez zaude bakarrik

Askotan enpresek beldurra diote euskara plan bat martxan jartzeari, denbora edo baliabide faltagatik. Bai Euskarari Elkarteak metodologia erraza eta oso efizientea garatu du horretarako. Hasieratik, elkarteko aholkulari bat jartzen da entitatearekin harremanetan, bidelagun bihurtuz:

  1. Diagnostikoa: aholkularia enpresarekin biltzen da errealitatea ulertzeko. Elkarrekin aztertzen dute zein den euskararen egoera (barne harremanetan, bezeroekin, hornitzaileekin, hizkuntza-paisaia, etab.). Entitateak auto-diagnostikoa ere egin dezake horretarako: AUTO-DIAGNOSTIKOA

  2. Neurrira egindako plana: diagnostiko horretan oinarrituta, entitatearen maila zehazten da eta, batez ere, hobetzeko proposamen errealistak egiten dira. HUPIren kasuan, urratsak pixkanaka eta sendotasunez eman dira.

  3. Prozesu arina: kudeaketa guztia modu sinplifikatuan egiten da. Horrek prozesua azkartzen du eta enpresari esfortzu txikia eskatzen dio, bere jarduera nagusian zentratzen jarrai dezan.

Etengabeko hobekuntza

Ziurtagiria ez da horman zintzilikatzeko diploma soil bat; etengabeko hobekuntzarako konpromiso bat da. 

Urteko jarraipena egiteko garaia iristen denean, aholkulariak proaktiboki laguntzen dio enpresari: aurreko urtean adostutako helburuak nola joan diren aztertu eta hurrengo urterako erronka berriak planteatzen dira. Erronka txikiak izan daitezke, baina eraginkorrak.

HUPIk erakutsi duen bezala, Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzeak eta mantentzeak zure entitateari aitortza publikoa, lehiakortasuna eta euskararekiko konpromisoa erakusteko aukera ematen dio. Eta hori guztia, prozesu sinple bati esker, uneoro elkartearen laguntza tekniko eta pertsonala jasota.

Zuk ere pausoa eman nahi duzu?

INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...