2022-09-29 13:53

Bai Euskarari Ziurtagiriaren komunitatea haziz doa. Geroz eta gehiago zarete euskaraz erosi edo euskaraz lan egin nahi duten pertsonei aukera errazten dieten enpresa, saltoki eta era guztietako entitateak. Bai Euskarari Ziurtagiriak urrats horiek ematen laguntzen du eta azken asteotan 3 entitate hauek gehitu dira Bai Euskarari komunitatera. Zorionak!

Kutxa Fundazioa. Donostia

Plan B, zure B aukera. Lasarte-Oria

Lejarreta Seguridad. Donostia, Hernani eta Beasain

 

Gehitu zaitez Euskararen Mapara

Zuek ere aukera duzue Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu eta Euskararen Mapara gehitzeko. Interesa baduzue, bi bide dituzue:

Denon artean arlo sozioekonomikoko eremu guztietan sustatuko dugu euskararen erabilera.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.