2021-03-24 12:00

Enargia eta Bai Euskarari Elkartearen arteko kidetzari esker, Enargian harpidetza egiten duzuen Bai Euskarari entitate bakoitzeko, Enargiak dohaintza bat eginen dio Bai Euskarari Elkarteari. Harpidetza egiterakoan BaiEu21 kodea erabili beharko duzue, Enargiak jakin dezan Bai Euskarari Komunitatetik izena eman duzuela.

 

% 100ean berriztagarria den tokiko argindar hornitzailea da Enargia eta Bai Euskarari ziurtagiria ukateaz gain, Bai Euskarari Elkarteak dituen zenbait helbururekin bat egiten du: bertakoa sustengatzea eta euskara bultzatzea, besteak beste.

Argindar hornitzailez aldatzea biziki erraza eta zalua da. Horrez gain gasturik, argindar mozketarik eta interbentzio teknikorik gabe egiten da.

Nola harpidetu?

Hor dituzue harpidetza egiteko laguntza batzuk:

> Nola harpidetu


> Nola egin nere kontagailuaren erreleboa


Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.