2019-05-30 12:13

Maiatzean hamar entitate berri gehitu zaizkigu Bai Euskarari ziurtagiridunen komunitatera: Kokoak (Sarean ziurtagiria), Irribarre Zabalgana, Holding, Global Action Plan, Ikasauto, Beurko Check, ABS Ikus-entzunezkoak, FLUGE Euskadi, Aldama Arrandegia eta Gamarra Ostalaritza Eskola. Berri horiez gain, entitate batek mailaz igo du; 'Bidean' ziurtagiria izatetik 'Zerbitzua euskaraz' ziurtagiria izatera pasa da Sunbillako Sasoi Eraikuntzak enpresa. Zorionak guztioi!

Kokoak.eus marrazkiak. Galdakao. On line negozioek erabiltzen duten Sarean ziurtagiria eskuratu du, 'Zerbitzua euskaraz' maila.

Irribarre Zabalgana akademia. Gasteiz. 'Zerbitzua euskaraz' ziurtagiria eskuratu du.

Sasoi Eraikuntzak. Sunbilla. 'Bidean' ziurtagiria zuten baina orain 'Zerbitzua euskaraz' maila lortu dute.

Holding Ostalaritza Goi Eskola. Bilbo. 'Euskararen bidean' ziurtagiria eskuratu du.

Global Action Plan. Bilbo. Pertsonei eta entitateei laguntzen die ingurumenarekiko jasangarriagoak izaten. 'Euskararen bidean' ziurtagiria eskuratu du.

Ikasauto aholkularitza eta formazioa. Barakaldo. 'Euskararen bidean' ziurtagiria eskuratu du.

Beurko Check. Barakaldo. Lanbide Heziketako formazio zentro honek 'Euskararen bidean' ziurtagiria eskuratu du.

ABS Ikus-entzunezkoak. Hernani. Ikus-entzunezko ekitaldietarako zerbitzu teknikoa eskaintzen dute eta 'Euskararen bidean' ziurtagiria eskuratu du.

FLUGE Euskadi. Hernani. Ikus-entzunezkoetarako zerbitzuak eskaintzen dituzte eta 'Euskararen bidean' ziurtagiria eskuratu dute.

Aldama arrandegia. Laudio. 'Euskararen bidean' ziurtagiria eskuratu du.

Gamarra Ostalaritza Eskola. Gasteiz. Lazarraga Saria jaso zuten 2018an eta orain Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu dute, 'Euskararen bidean' maila.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.