2020-04-14 10:43

Etxean egon behar dugun honetan oso garrantzitsua da gorputza eta burua aktibo mantentzea, egunero norberaren neurriko ariketa eginez. Athloneko lagunak etxean egiteko ariketa ugari proposatzen ari dira egunotan Youtuben: luzaketak, indar ariketak eta etxean egiteko bestelako ariketak.

Athlon Bai Euskarari komunitateko kide da eta 'Zerbitzua euskaraz' eskaintzen du.

Bi kanal hauetan jarrai ditzakezue ariketak:

Athlon 

 

Athlon Bizkar Klinikak

Adinberri saioa

Bestalde, apirilaren 14an ETB1en estreinatu duten Adinberri telebista saioan ere Athlonek parte hartu du adineko pertsonentzako ariketak proposatuz. Saio horretan Zuriñe Hidalgok meditazioa egiten laguntzen du. Astelehenetik ostiralera emango dute saioa, 11:00etan, ETB1en. 

Bai Euskarari komunitateko kide den Artemanek grabatu eta editatu du saioa. 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.