2018-11-23 12:56

’11 ber bi festibala’ izeneko ekimenaren barruan, abenduaren 5ean gazte Mintzodromoa antolatuko dugu Oihaneder euskararen etxean, Gasteizko udalaren eta AFAren babesarekin. 

Goizeko 10:00etan elkartuko gara lanbide heziketako eta batxilergoko ikasleekin euskaraz eta hizkuntzaren egoeraz hitz egiteko. Topaketa honetan arreta berezia eskainiko diegu ingurumen digitalari, sareei eta teknologiak erabiltzen ditugunean hartzen dugun jarrerari. Beste arlo batzuetaz ere arituko gara, lan munduaz, aisialdiaz... besteak beste. Ahoz ez ezik, gazteek #GasteizenBaiEuskarari traola erabiliko dute haien iritziak eta ekarpenak sarean partekatzeko. 

Sorpresak izango ditugu eta baita sariak ere.

Parte-hartzeko interesik bazenute, helbide honetara idatzita eman dezakezue izena: info@baieuskarari.eus

Gogoan duzu aurreko urteko mintzotxiodromoa?

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.