ARGIA.eus

2021eko irailaren 28a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.
2021-07-15 22:00

Gasteizen merkataritza eta ostalaritzan euskaraz kontsumitzen duzuen artean zozketa bat jarri genuen martxan ekainean eta dagoeneko baditugu irabazleak (jarriko gara zuekin harremanetan):

  • 100€ ko bonoa: Itziar Gutierrez Requejo.

  • 50€ko bono bat: Josetxu Ugarte.

  • 50€ko bono bat: Nora Madariaga.

  • Alea harpidetza bat: Iñaki Lopez de Arkaute.

  • Alea harpidetza bat: Maria Diaz de Lezana Merino.

  • Alea harpidetza bat: Juan José de Griñó López de Armentia.

  • Bazkari/afari bat bi pertsonentzat: Adrián Ríos Naranjo.

  • Bazkari/afari bat bi pertsonentzat: Idurre Uriarte Egaña.

  • Bazkari/afari bat bi pertsonentzat: Ilune Basterra Txurruka.

  • Bazkari/afari bat bi pertsonentzat: Ainhoa Uche Samaniego.

 

Mila esker ekimenean parte hartu duzuen guztioi! Mila esker egunetik egunera Gasteizen euskaraz kontsumitu, euskaraz lan eta euskaraz bizitzeko eragiten ari zareten guztioi.

Zorionak irabazleoi! Jarriko gara zuekin harremanetan.

Laguntzailea: Gasteizko Udala.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.