2020-02-19 11:45

Merkatariak gako dira hiriko egunerokotasunean euskarari bizia emateko, eta, aldi berean, euskarak beraien jarduna aberasten du. #GasteizenBai kanpainaren barruan hainbat doako material banatzen ari dira merkatari eta ostalariei euskara egunerokoan txertatzen laguntzeko.

Zein keinu egin daitezke euskararen alde?

  • Kartelak euskaraz edo ele bietan jarri

  • Bezeroak euskaraz agurtu.

  • Euskaraz badakizu, saiatu bezeroekin euskaraz egiten.

  • Sare sozialetan euskara ere erabili.

  • Web orria euskaratu

  • Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu.

Gasteizen dagoeneko 131 establezimenduk dute Bai Euskarari Ziurtagiria. #GasteizenBai kanpainan Bai Euskarari Ziurtagiria duten Dolomiti jatetxeak, Vinylora disko dendak, Goretti ile-apaindegiak eta Txirrinduz bizikleta dendak parte hartu dute.

Euskararen mapan ikus ditzakezu ziurtagiria duten entitate guztiak.

Doako materiala

Kanpainaren barruan doako materiala jarri da merkatari eta ostalarien eskura.

Hemen deskargatu ahal dituzu baliabideak.

Udalaren zerbitzuak

Bestalde, Gasteizko Udalak ondorengo zerbitzuak eskaintzen ditu merkatari eta ostalarientzat:

Doako itzulpenak

  • Bezeroentzako testu laburrak.

Dirulaguntzak

  • Errotulu nagusia euskaraz edo ele bietan jartzeko

  • Webgunea itzultzeko

  • Merkataritza Ganberarekin batera euskaltegiko matrikula ordaintzeko

  • Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzeko

Ikastaroak

  • Merkatarientzako euskara ikastaro bereziak antolatzeko aukera (60 ordu).

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.