2019-11-08 00:00

Enpresarean TBren zuzeneko berri bat izan dugu Aiora Contreras Irizar e-mobilityko komunikazio arduradunarekin. Euskaragileak enpresa batzordeko kide da Irizar eta elektromugikortasunaz hitz egin dugu berarekin.

Irizar ie tram, ie bus eta ie truck modeloak egiten dituzte gaur egun Adunako lantegian, bi autobus elektriko eta kamioi elektriko bat. Giltza eskura zerbitzua eskaintzen die bezeroei, hasi diseinutik eta ibilgailua kargatzeko egin beharreko herri-laneraino. 200 bat lagun ari dira lanean Adunako lantegian eta urte gutxitan asko hazi den sektorea da.

Irizar e-mobilityk dituen proiektuez eta etorkizuneko erronkez jardun dugu Contrerasekin. Hemen ikus dezakezue bideoa osorik:

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.