2019-07-02 00:00

Enpresarean TBren zuzeneko berri bat izango dugu uztailaren 5ean, ostirala, 11:00etan. Oreka IT-ko Arrate Sánchez eta Xabier Legarda izango ditugu zuzeneko hitzaldia eskaintzen. 'Ezagutu ETEeKIN, enpresa txiki eta ertainentzako informatika integrala', horixe izango da hitzaldiaren izenburua.

SAP teknologian adituak dira, eta enpresa txiki eta ertainentzako dituzten zerbitzuez arituko dira zuzenekoan.

Hemendik jarraitu ahal izango duzue:

Zuzenean galderak egin nahi badituzue, jo ezazue Youtubeko helbidera: https://youtu.be/T5LPtt-o5Aw

 


Oreka IT Bai Euskarari Ziurtagiria duen Arabako enpresetako bat da, SAP teknologian aditua eta erreferentea, bezeroen negozioei balore gehigarria emateko eta zerbitzua euskaraz eskaintzeko lanean ari dena. Hamar urte bete ditu berriki Oreka IT enpresak eta, urteurrenaren harira, aldizkari berezia egin dute. Bai Euskarari Elkarteko zuzendari Rober Gutiérrezen artikulu hau argitaratu dute bertan: Abangoardian.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.