2020-05-15 07:45

Euspot, Euskarazko Spot Lehiaketaren bederatzigarren ediziorako lanak aurkezteko epea amaituta, Publikoaren Sarirako botoa emateko aukera zabaldu da. Aurten, lehen aldiz, Bai Euskarari Elkarteak babesle bezala parte hartzen du eta Publikoaren Saria emango du. Gure helburua arlo sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko eragitea izanik, estrategikotzat jotzen dugu ikus-entzunezkoen industrian eta gazteen artean ere eragitea.

51 spot aurkeztu dira aurten, inoiz baino zailtasun gehiagorekin sortutakoak, COVID-19aren krisiak eraginda. Zer dago janzten dugunaren atzean? izan da aurtengo edizioko gaia. Spotean nabarmendu behar izan dituzte moda azkarrak eragiten dituen ondorio negatiboak. Lehiaketaren helburua da ikus-entzunezko publizitate arloan euskararen erabilera hedatzea eta euskaraz lan egiteko gai izango diren profesionalen harrobi lana egitea.

Spot guztiak ikusi eta bozkatzeko aukera duzue hemen: https://euspot.eus/hemen-dituzue-51-spotak-ikusgai-eman-zure-botoa/

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.