2021-02-10 15:38

Ipar Euskal Herrian bizitzen ari giren euskararen biziberritze prozesuak errealitate berri bat agerian eman du eta horrek behar berriak sortu ditu. Behar horiei erantzuteko asmoz zenbait tailer antolatu ditu Erabil Kolektiboak, tokian tokiko egiturentzat (elkarteak, kolektiboak, instituzioak, komertzioak, enpresak, kirol elkarteak...).

  1. Euskara gure bestetan. Antolatzen ditugun ekitaldietan euskara erdigunean kokatzeko moldeak.
  2. Euskara familian. Guraso erdaldun zein euskaldunekin, haurra euskaraz loratzeko bideak.
  3. Hizkuntza ohiturak aldatuz. Herritarren eta euskalduntzen bidean direnen ahozko erabilera garatzeko deklikak.
  4. Euskaraz (ere) hobeki komunikatu. Komunikazio eleanitzaren oinarrizko printzipioak.
  5. Hizkuntzen eta hiztunen kohabitazioa nire elkartean. Bizikidetza antolatzeko oinarrizko tailerra.
  6. Hizkuntzen kudeaketa eraginkorra bilkuretan. Denen arteko elkar ulertzea, bakoitzaren hizkuntz hautuak eta bilkura eredu berriak.
  7. L’euskara entre nos mains. Erdaldunak euskarara hurbiltzeko eta sentsibilizatzeko saioa.
  8. Euskara haurtzaindegietan. Lan ingurune elebidunetan oztopoak gainditzeko palankak.

Tailer hauetakoren bat egin nahi izanez gero, Erabil Kolektiboarekin jar zaitezkete harremanetan:

  • erabil.kolektiboa@gmail.com
  • 06 77 82 20 20
  • SIRET 843 026 857 00014
  • APE 9499Z

Erabil Kolektiboak euskararen biziberritzearen arloan ekarpen konkretu eta landua egitea du xede, ikuspegi soziolinguistikoa partekatuz. Euskalgintzako profesionalez eta herritarrez osatutako elkarte irekia da, diziplinartekoa eta irabazi-asmorik gabekoa.

Bai Euskarari komunitateko kide da eta 'Zerbitzua euskaraz' ziurtagiria du.

 

Argazkiaren iturria: Mintzalasai.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.