2021-01-27 09:31

Bizitzen ari garen garai zail hauetan ere, badira euskararen aldeko konpromisoa hartzen duten entitateak, euskaraz erosi edo euskaraz lan egin nahi duten pertsonei aukera errazten dieten enpresa, saltoki eta era guztietako entitateak. Horren adibide dira 2020 urtean Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu eta Euskararen Mapara gehitu ziren 37 entitateak. Zorionak eta ongi etorri guztioi!

 

'Zerbitzua eta lana euskaraz' ziurtagiria

'Zerbitzua euskaraz' ziurtagiria

'Euskararen bidean' ziurtagiria

Gehitu zaitez Euskararen Mapara

Zuk ere aukera duzu Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu eta Euskararen Mapara gehitzeko. Interesa baduzu, bi bide dituzu:

Denon artean arlo sozioekonomikoko eremu guztietan sustatuko dugu euskararen erabilera, #GeroaElkarrekinEraikiz, euskaratik eta euskaraz.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.