2019-02-11 09:57

EuskarAbentura Ruta Quetzalen inspiratutako espedizio euskalduna da. Helburu argia du: gazteen artean euskararen erabilera sustatzea. Esperientzia positiboetan oinarrituta -abentura bat Euskal Herrian zehar- hiztun gazteen aktibazioa bilatzen du, baita harreman sare euskaldunak sortzea ere.

Bigarren espedizioa 2019ko uztailaren 1etik 31ra bitartean egingo dute, 16-17 urte bitarteko 120 gazterekin. Euskal Herria zeharkatuko dute, Mauletik Getxora, Donejakue bideak jarraituz eta Euskal Herrian dauden gizateriaren ondareak bisitatuz.

EuskarAbenturak Bai Euskarari Ziurtagiria dauka, Zerbitzua eta Lana euskaraz maila. Euskarazko zerbitzua eskaintzeaz gain, lan ere euskaraz egiten dutela ziurtatzen du maila horrek.

Lan-eskaintzak

Honako langileak behar dituzte proiektuan:

Lansarean lan-atarian jarri dituzte lan-eskaintzak, enpresa eta profesional euskaldunak ezagutzeko aukera errazten duen atarian. Ikusi lan-eskaintza guztiak: Lansarean.eus

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.