2019-03-16 09:29

Bai Euskarari Ziurtagirien banaketa-ekitaldia egin zuten ostiralean, martxoaren 15ean, Barañainen, 37 enpresa, saltoki eta entitateren euskara maila aitortzeko. Oihane Indakoetxea Barañaingo alkateak eta Rober Gutiérrez Bai Euskarari elkarteko zuzendariak eman zituzten bereizgarriak. Biek nabarmendu zuten entitateen lan eredugarria eta euskarak alor sozioekonomikoan leku handiagoa izan dezan egin dituzten urratsak. Horregatik jaso dute ziurtagiridunek aitortza, Gutiérrezek ekitaldian esan bezala, “balioa” eman behar diogulako euskararen alde egiten den lanari.

Gutiérrezek nabarmendu zuen enpresetan hizkuntzak egoki kudeatzea eraldaketa bat dela: “Euskara sustatzen duenak berrikuntzaren, aniztasunaren, bizikidetzaren, kohesioaren eta gure komunitatearen garapenaren alde egiten du”, esan zuen.

Indakoetxeak ziurtagiridunek egindako lanaren atzean dauden pertsonak aipatu nahi izan zituen modu berezian: “Hizkuntza pertsonok erabili egiten baitugu, eta euskara gaur egun zerbait bada, eta asko da, bere atzean zaudeten pertsona guztiongatik da”, gaineratu zuen.

Ziurtagiridunak

Aurten 37 ziurtagiri banatu dira Barañainen: 4k ‘Zerbitzua eta lana euskaraz’ maila lortu dute; 9k ‘Zerbitzua euskaraz’ maila; eta 24k ‘Euskararen bidean’ maila. Guztien artean, gainera, entitate batek lehen aldiz jaso du ziurtagiria: Viajes Marfil-ek, hain zuzen ere.

Ekitaldiko gonbidatuek, protagonistak izan zirenek, ilusioz jaso zuten aitortza eta argi adierazi zuten Bai Euskarari elkartearen laguntzarekin euskararen bidea egiten jarraituko dutela.

Hauek dira Barañaingo ziurtagiridunak:

  1. Akelamendi Taberna

  2. Alaitz Guraso Elkartea - Alaitz Ikastetxe Publikoa

  3. Andromeda Herbolario

  4. Asociación Txaranga Txomin

  5. Bar Lur Gorri Jatetxea

  6. BARABATU Barañaingo Batukada

  7. Barañainen parte hartzen

  8. Barañaingo Euskal Kantak

  9. Barañaingo GEROA BAI

  10. Barañaingo Gizarte Eskola

  11. Barañaingo Jai Batzordea

  12. Barañaingo Trikitilari Eskola

  13. Bicicletas Muruzabal

  14. Cafe Bar Hegoalde

  15. Carniceria Gogorza Hermanos

  16. Clinica Dental Sada Hortz Klinika

  17. Coral Barañain Abesbatza

  18. EH Bildu Barañain

  19. Farmacia Beatriz Cubillas Barricart

  20. Farmacia Cubillas Botika

  21. Fundación Auditorio Barañain Auditorioa Fundazioa

  22. Gazte Asanblada, Barañain

  23. HAGIN Erakunde Feminista

  24. Haizea Kultur Elkartea

  25. Harizti Barañaingo Dantza Taldea

  26. Iratxo Taberna

  27. Izquierda-Ezkerra Barañain

  28. Kaioa Café Bar

  29. Karrape Taberna

  30. Mugarri Guraso Elkartea

  31. Plaza Berri Egunkari Digitala

  32. Sahats Fundazioa

  33. Samuel López Costa - Centro veterinario ABODI

  34. Studio Liburu-denda - Librería Studio

  35. Tantatic S.L

  36. Tecniauto

  37. Viajes Marfil S.L.

Zorionak guztioi!

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.