2020-03-02 08:55

Bai Euskarari Ziurtagirien banaketa-ekitaldia egin zuten ostiralean, otsailaren 28an, Barañainen, 38 enpresa, saltoki eta entitateren euskara maila aitortzeko. María Lecumberri Barañaingo alkateak eta Rober Gutiérrez Bai Euskarari elkarteko zuzendariak eman zituzten bereizgarriak, udaleko alderdi guztietako zinegotziekin batera. Ekitaldian nabarmendu zuten entitateen lan eredugarria eta horien borondate eta konpromisoa, euskarak alor sozioekonomikoan geroz eta leku handiagoa izan dezan. 

Rober Gutiérrezek esker hitzak eskaini zizkion Barañaingo Udalari, euskara zerbitzuari eta Sahats Fundazioari, euren eskuzabaltasuna nabarmenduz. Nola ez, eguneko protagonistak, ziurtagiria jaso zuten entitateak, zoriondu zituen eta euskaraz lan egin eta euskaraz bizi nahi dugunontzat “bide-erakusleak” direla nabarmendu zuen. Era berean, Gutiérrezek azpimarratu zuen euskara sustatzeaz ari garenean, “herri honen ongizateaz” ari garela; “justiziaz, kohesioaz, berdintasunaz, bizikidetzaz eta errespetuaz”. Gaineratu zuen lan munduari “estrategikotasuna” aitortu zaiola eta aitorpena egiteaz harago, “jauzia emateko garaia” dela. 

María Lecumberri Barañaingo alkateak 38 entitateei zorionak eman zizkien Bai Euskarari proiektuan parte hartzeagatik. Lecumberrik aipatu zuen gaur egun “Barañaingo biztanleen %25 inguruk dakiela euskaraz” eta “Nafarroako hizkuntza denez, gaztelaniarekin batera, zaindu eta erabilera berreskuratu” behar dela. Bai Euskarari Elkartearekin duten hitzarmenaren bidez horretan ari direla adierazi zuen, “herrian euskararen alde ari diren gainerako eragileekin batera”. Aurrera begira ere programa hau babesten jarraituko dutela nabarmendu zuen.

Ziurtagiridunak

Aurten 38 ziurtagiri banatu dira Barañainen: 4k ‘Zerbitzua eta lana euskaraz’ maila lortu dute; 10ek ‘Zerbitzua euskaraz’ maila; eta 24k ‘Euskararen bidean’ maila. Guztien artean, gainera, bi entitatek lehen aldiz jaso dute ziurtagiria: Arritxu ileapaindegiak eta Jauzi taldeak, hain zuzen ere.

Ekitaldiko gonbidatuek, protagonistak izan zirenek, ilusioz jaso zuten aitortza eta argi adierazi zuten Bai Euskarari elkartearen laguntzarekin euskararen bidea argitzeko lanean jarraituko dutela.

Hauek dira Barañaingo ziurtagiridunak:

  1. ANDRÓMEDA Belardenda / Herbolario Bidean

  2. ARRITXU ileapaindegia Bidean (BERRIA)

  3. Barañaingo EUSKAL KANTAK Bidean

  4. Barañaingo GEROA BAI Bidean

  5. Barañaingo Gizarte Eskola / Escuela Social de Barañáin Bidean

  6. Centro Veterinario ABODI Bidean

  7. Coral Barañain ABESBATZA Bidean

  8. CUBILLAS Botika Bidean

  9. Cubillas-BARRICART Botika - Beatriz Bidean

  10. GOGORZA Anaiak harategia / Carnicería Bidean

  11. HEGOALDE Café-Bar/Taberna Bidean

  12. IRATXO Taberna Bidean

  13. Izquierda Unida/Ezker Batua Bidean

  14. KAIOA Café-Bar/ Taberna Bidean

  15. KARRAPE taberna Los Porches Bidean

  16. LURGORRI Taberna Jatetxea Bidean

  17. MURUZABAL Bizikletak / Bicicletas Bidean

  18. Podemos-Ahal Dugu Bidean

  19. SADA Hortz Klinika / Clínica dental Bidean

  20. STUDIO Liburudenda/Librería Bidean

  21. TANTATIC Diseinu eta Garapena / Diseño y Desarrollo Bidean

  22. TECNIAUTO Auto Lantegia / Taller de coches Tecniauto Bidean

  23. Txaranga IGANDEA elkartea Bidean

  24. Viajes MARFIL S.L. Bidean

  25. AKELAMENDI Elkartea Zerbitzua euskaraz

  26. ALAITZ Guraso Elkartea-Apyma Zerbitzua euskaraz

  27. BARABATU Barañaingo Batukada Zerbitzua euskaraz

  28. GAZTE Asanblada Zerbitzua euskaraz

  29. Barañaingo JAI BATZORDEA Zerbitzua euskaraz

  30. Barañaingo TRIKITILARI Eskola Zerbitzua euskaraz

  31. JAUZI taldea Zerbitzua euskaraz (BERRIA)

  32. EH Bildu Barañain Zerbitzua euskaraz

  33. MUGARRI Guraso Elkartea Zerbitzua euskaraz

  34. PLAZABERRI Egunkari digitala Zerbitzua euskaraz

  35. HAGIN Erakunde Feminista Zerbitzua eta lana euskaraz

  36. HAIZEA Kultura Elkartea Zerbitzua eta lana euskaraz

  37. HARIZTI Barañaingo Dantza Taldea Zerbitzua eta lana euskaraz

  38. SAHATS Fundazioa Zerbitzua eta lana euskaraz

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.