2022-11-16 11:27

Egunerokoan geroz eta euskara gehiago entzuten da Gasteizen eta horrek kontsumo-ohituretan zein lan-harremanetan ere badu eragina; establezimendu, enpresa, kontsumitzaile eta langile gasteiztarrei bide berriak irekitzen lagundu nahi dizuegu, euskara baliatu beharreko aldagai gisa harturik.

Gasteizko Udalak Bai Euskarari Elkartearekin lankidetza hitzarmena sinatzea onartu du Gasteizko gizarte eta lan arloan euskararen erabilera sustatzeko. Hitzarmen horri esker, 50 langiletik beherako enpresek bi urteko doako zerbitzua jasoko duzue Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzeagatik eta 3. urtetik aurrera kuotaren %50-75 artean murrizten duen Gasteizko Udalaren diru-laguntza eskatzeko aukera izango duzue.

Ezagutu zuen entitatearen hizkuntza-egoera

Zure komertzio edo entitatearen hizkuntza-egoera ezagutzeko tresna baliagarria sortu dugu Bai Euskarari Elkartean: Auto-diagnostikoa. Hizkuntza-egoera zein den jakingo duzu tresna horren bidez eta hobetzeko pausoak ematen laguntzeko Bai Euskarari Elkarteko teknikari bat jarriko da zuekin harremanetan.

Auto-diagnostikoa egin

Zergatik lortu Bai Euskarari Ziurtagiria?

Hamaika arrazoi daude Bai Euskarari Ziurtagiria lortzeko: motibazioa, lehiakortasuna, berrikuntza, hurbiltasuna, errekonozimendua… Baina guk esatea baino, nahiago izan dugu Bai Euskarari Komunitateko entitateek dituzten arrazoiak entzutea.

Entzun hemen Bai Euskarari Ziurtagiria lortzeko arrazoiak:

Ziurtagiria lortzeko 11 arrazoi

Jarri gurekin harremanetan eta lagunduko dizugu

Zuek ere aukera duzue Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu eta lan-mundua eta arlo sozioekonomikoaren euskalduntzean eragiteko. Interesa baduzue, bi bide dituzue:

Denon artean arlo sozioekonomikoko eremu guztietan sustatuko dugu euskararen erabilera.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.