2019-12-13 15:25

Bai Euskarari Ziurtagiria jaso du Innobasque Euskal Berrikuntzaren Agentziak Rober Gutiérrez Bai Euskarari Elkartearen zuzendariaren eskutik. Innobasqueko langileek parte hartu dute ekitaldian, Leire Bilbao zuzendariarekin batera. 'Bidean' maila eskuratu du Innobasquek eta, horrela, aitortu nahi zaie erakundeari zein bertako langileei euskara euren egunerokoan txartatzeko egiten ari diren lana.

Leire Bilbao Innobasqueko zuzendariak azpimarratu du ziurtagiri honek "Euskara Batzordeko aurtengo helburua" betetzen duela eta erakundearen barruan euskararen erabileran sakontzeko "bultzada" dela. 

Bestalde, Rober Gutiérrez Bai Euskarariren zuzendariak aipatu du "berrikuntzak arlo sozioekonomikoan euskarazko espazioak argitzen, garatzen eta hedatzen" jarraitzeko aukera ematen duela eta Innobasqueko kideak animatu nahi izan ditu "alor sozio-ekonomikoan eragiten" jarrai dezaten. Era berean, esan du "berrikuntza eta euskararen arteko konexioa ezinbestekoa" dela, euskal gizarte eta ekonomiaren aukera, behar eta erronkei "erantzun berritzaileak" eskaintzeko eta "oinarri sendoak" sortzeko.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.