2020-03-30 09:17

PuntuEUS Fundazioak Zabaldu ate berri bat kanpaina abiarazi du egoera larri honen ondorioz ateak itxi behar izan dituzten negozioentzat. Hemen duzue kaleratu duten oharra:

Zabaldu ate berri bat

Ostalaria, merkataria, kulturgilea… bazara lagundu nahi dizugu. PuntuEUS Fundazioak zure jarduera edo proiektua digitalizatzeko beharrezko baliabideak eskaini nahi dizkizu: .EUS domeinua eta zerbitzaria kosturik gabe lehen urterako.

  • Zure jarduera zabaltzeko .EUS domeinu-izena, zure online presentzia indartzeko.
  • Hosting-a, zure webgunea bertan jartzeko.
  • Zure domeinu-izena duen helbide elektronikoa, bezeroekin komunikatu ahal izateko,

Deskontu-kodea eskuratzeko  formulario hau bete behar duzu, zure eta zure jardueraren datuekin. Eskaera hori jaso eta gutxira jasoko duzu deskontu-kodea adierazitako helbide elektronikoan. Saiatuko gara ahalik eta tarte laburrenean bidaltzen baina, bidalketa eskuz egiten dugunez, baliteke kodea berehala ez jasotzea. Kontuan izan eskaintza honetan parte hartzeko baldintzak.

Laguntzarik behar baduzu jarri gurekin harremanetan laguntza@domeinuak.eus helbidera idatzita edo +34 943 08 50 51 zenbakira deituta.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.