2019-07-08 00:00

Joan den ostiraleko Enpresaren TBren zuzenekoan izan genituen Oreka ITko Arrate Sánchez eta Xabier Legarda ETEeKIN zerbitzuaren inguruko azalpenak ematen. Behar informatikoak azpikontratatu behar dituzten enpresa txiki eta ertainentzako produktu berezia da ETEeKIN. Abenduan jarri zuten martxan zerbitzua eta Oreka ITk garatzen duen ERP sistemaren bertsio txikia eskaintzen dute; ERP malguagoa eta eskuragarriagoa.

Horrez gain, enpresa txiki eta ertainentzako sistema informatikoen kudeaketa eta web zerbitzuak ere eskaintzen dituzte.

Eskaini zuten zuzenekoan dituzue Sánchezek eta Legardak emandako azalpenak:

Informazio gehiago duzue https://eteekin.eus/eu webgunean.

 


Oreka IT Bai Euskarari Ziurtagiria duen Arabako enpresetako bat da, SAP teknologian aditua eta erreferentea, bezeroen negozioei balore gehigarria emateko eta zerbitzua euskaraz eskaintzeko lanean ari dena. Hamar urte bete ditu berriki Oreka IT enpresak eta, urteurrenaren harira, aldizkari berezia egin dute. Bai Euskarari Elkarteko zuzendari Rober Gutiérrezen artikulu hau argitaratu dute bertan: Abangoardian.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.