Asko gara euskaraz bizi nahi dugunak, euskaraz ikasi, jokatu, erosi, saldu, sortu… azken finean, gure egunerokoan euskara eroso erabiltzeko aukera izan nahi dugunak. Horregatik, Urruñako Herriko Etxearekin lankidetzan, Urruñan euskararekiko engaiamendua duten entitateen identifikazioa egin nahi izan dugu Bai Euskarari Ziurtagiriaren bidez Urruñako Euskararen Mapan agertzeko.
Urruñan euskaraz kontsumitzea errazago egiteko, eskuko Euskararen Mapa sortu dugu!
Pasa zen ostiralean banatu genituen Urruñako establezimenduetan, turismo bulegoan, jatetxeetan, ... ez izan lotsarik eta eskatu zurea Bai Euskarari Ziurtagiria duen Urruñako establezimenduetan edo Herriko Etxean!
Hemen Bai Euskarari Ziurtagiria duten Urruñako entitateak:
Zuk ere aukera duzu Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu eta Euskararen Mapara gehitzeko. Interesa baduzu, bi bide dituzu:
Elkarrekin eraginkorragoak eta indartsuagoak garelako, #BatuEuskararenMapara.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.