2020-03-17 09:47

Bai Euskarari komunitatea osatzen duzuen kideekin komunikazioa erraztu eta baliabide berriak eskaintzeko asmoz iaz berritu genuen Baieuskarari.eus webguneko intraneta. Entitateok bertan lan egiteko aukera duzue, zuen konpromisoen jarraipena eginez edo dagokizuen ziurtagiriaren irudia deskargatuz, adibidez. 

Entitate bakoitzak zuen txokoa duzue bertan eta honako informazio eguneratua aurkituko duzue:

  • datu pertsonalak,
  • fitxak,
  • fakturak,
  • dagokion ziurtagiriaren irudia deskargatzeko aukera
  • eta bakoitzaren diploma deskargatzeko aukera.

Horiez gain, Bai Euskarari Elkartearen beste bi proiektuetako webguneetan saioa hasteko aukera dago bertatik, Enpresarean.eus eta Lansarean.eus lan-atarian, hain zuzen ere.

Intranetaren helbidea honakoa da: https://baieuskarari.eus/eu/saioa/login

Entitate bakoitzak jaso duzuen erabiltzaile-izen eta pasahitzarekin izango duzue bertan sartzeko aukera. Ez baduzue jaso edo galduta baldin baduzue, idatzi info@baieuskarari.eus helbidera.

Gogoratu zeintzuk diren egunotan gurekin harremanetan jartzeko bideak.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.