Arabako alor sozioekonomikoan euskara sustatzeko helburuarekin, Enpresen Foroa-Araban Euskara Lanean-ek aurrera jarraituko du 2026an. Ekimen honek lurraldeko enpresak eta erakundeak batzen ditu hizkuntza-kudeaketan aurrerapausoak emateko.
Foro hau 2020an sortu zuten Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak elkarlanean. Araban kokatuta dauden eta hizkuntza-kudeaketarekin konpromisoa edo erantzukizuna duten enpresei zuzenduta dago, esperientziak partekatzeko eta sinergiak sortzeko gune gisa.
Joan den urtean bezala, Bai Euskarari Elkarteak hartuko du foroaren kudeaketaren ardura. Urtean zehar hiru hitzordu nagusi aurreikusi dira, guztiak Gasteizko Europa Biltzar Jauregian.
Saioak goizez izango dira, 09:15etik 11:30era. 2026ko egutegia honako hau da:
9:15-9:30 Harrera eta gosaria.
9:30-9:45 Sarrera.
9:45-10:10 Puntu EUS Fundazioa, webgunea euskaraz.
10:10-10:50 Kanpo komunikazioaren autoebaluazioa.
10:50-11:10 Praktika egokiak - Konfekoopen esperientzia.
11:10-11:25 Lan praktikak euskaraz maparen azalpena.
11:25-11:30 Balorazioa.
Hizkuntza-kudeaketan eragin eta zure enpresan euskara sustatu nahi baduzu, ez galdu lehen saioan parte hartzeko aukera.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.