2019-03-01 00:00

'Euskal Herriko K-1 Kirol Elkartea, bada beste modu bat'

Euskal Herriko K-1 Kirol Elkarteko Jokin Ibarra eta Asier Garayar izan genituen Enpresarean TB kanalean.

Nazioarteko borroka-kirola da K-1. Euskal Herriko selekzio bezala jokatu zuten mundu mailako txapelketan eta domina lortu zuten Errusia eta Ukrania bezalako herrien aurrean. Horren ondorioz, munduko federazioak Euskal Herria onartu du partaide bezala.

 


Euskal Herriko K-1 Kirol Elkarteak Bai Euskarari Ziurtagiria dauka, "Zerbitzua eta Lana euskaraz" maila.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.