2019-05-03 00:00

Emaize Sexologia Zentroko Miren López de Arregi Lakuntzak eta Ana Ramírez de Ocáriz Sorollak zuzenekoa eskainiko dute maiatzaren 3an, ostirala, 11:00etan. Emaizen eskaintzen dituzten zerbitzuez arituko dira, "25 urtez sexualitateak lantzen" izeneko hitzaldian.

Emaize zentroa Gasteizen kokatuta dago eta, 1994az geroztik, arreta egiten diete sexualitateei eta sexuei eta horien arteko zein haien arteko erlazioei. Beraien helburua da neskato-mutikoei eta emakume-gizonei elkar ulertzeko eta haien arteko elkarbizitza hobetzeko laguntza ematea.


Emaize sexologia zentroak Bai Euskarari ziurtagiria dauka, 'Bidean' maila.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.