2021-06-29 22:00

COVID-19aren krisiarekin, beste erakunde askotan bezala, goitik behera aldatu behar izan dute antolaketa Mutualian. Urtebete honetan martxan jarri dituzten estrategiez eta ikasi dutenaz jardungo dugu Natxo Lekunberri Mutualiako Zuzendari nagusiarekin.

Uztailaren 2an egingo diogu elkarrizketa, 11:00etan. Hemen jarraitu ahal izango duzu zuzenekoa.

Mutualia Bai Euskarari komunitateko kide da eta 'Bidean' ziurtagiria du.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.