2022-09-27 10:55

Datorren ostegunean, irailak 29, 11:00etan, kirola eta lan mundua batuko ditugu Enpresarean Foro berezi batean. Bai Euskarari Elkarteak eta Athletic Fundazioak antolatuta, laneratzerako orduan kirolean lantzen diren balioek duten garrantziaz jardungo dugu.

Nora Kortabarriak gidatuko du saioa eta hiru zati izango ditu. Lehen zatian, kirolarekin lantzen diren balioak zein diren azalduko dizkigu Athletic Fundazioko Igor Arenazak. Ondoren, kirolaren esparruan lan egiten duten bi enpresaren testigantzak jasoko ditugu: Athlon eta Emtesport. Amaitzeko, Athletic Clubeko jokalari bat izango dugu gurekin bere esperientziaren berri emateko: Eli Ibarra.

Foroa zuzenean streaming bidez jarraitu ahal izango duzue Enpresarean.eus webgunean. 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.