2019-06-20 00:00

Gasteizko Oreka IT enpresak bi milioi euroko fakturazioarekin itxi zuen urtea iaz. Inoizko daturik onenak erdietsi zituen, eta aurten ere aurreikuspen onak dituztela aitortu du Iraitz Perez de Goldarazena zuzendariak. Informatika zerbitzuak eskaintzen dituzte: enpresen kudeaketarako programa informatikoen SAP teknologian adituak dira.

Hamar urte bete ditu enpresak, eta hazkunde betean da. Urteurrena ospatzeko ezer berezirik egingo ez duten arren, SAP teknologiari buruzko urteroko jardunaldiak egingo dituzte Artium museoan, bihar. Bezero eta sektoreko gainerako enpresen arteko "topagune bat" eratzea da asmoa, jakintzen eta esperientzien berri emateko elkarri.

Iraitz Perez de Goldarazena Oreka ITko zuzendariari elkarrizketa egin diote Berria egunkarian. Irakurri hemen elkarrizketa osoa.

Oreka IT-k Bai Euskarari Ziurtagiria du, 'Zerbitzua euskaraz' maila, eta Bai Euskarari Elkarteko zuzendaritza taldeko kide da.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.