2019-10-03 10:00

Bai Euskarari komunitateak hazten jarraitzen du. Geroz eta gehiago zarete euskara erabiltzeko eta sustatzeko lanean ari zareten enpresak, saltokiak eta era guztietako entitateak. Ekainean lau entitate berri gehitu zaizkigu Bai Euskarari ziurtagiridunen komunitatera: HAUDA Komunikazio eta Marketing agentzia, Ed3n taberna, Koxka taberna, Meridiano taberna eta Comersitrans. Zorionak eta ongi etorri denoi!

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.