ARGIA.eus

2021eko irailaren 28a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.
2021-06-29 16:34

Eraikuntza arloko kontratu publikoak esleitzeko orduan, kontratua lortzeko aukera gehiago izaten dute eraikuntza enpresek Euskara ziurtagiriren bat baldin badute. Behean duzuen argazkian, adibidez, Beasaingo Udalak argitaratutako obra kontratua esleitzeko plegu batetik atera dugu:

 

Bai Euskarari ziurtagiria euskara erabiltzeko eta sustatzeko lanean ari diren enpresak, saltokiak eta era guztietako entitateak identifikatu, aitortu eta pausoak ematen laguntzen dituen ziurtagiria da.

 

Ziurtagiria eskuratze-prozesuan elkarteko teknikariek laguntzen dute. Zure erakundearen euskara-egoera zein den jakin nahi izanez gero, auto-diagnostikoa egin dezakezu eta euskara-maila zehatza jakiteko eta hobetzen laguntzeko zurekin harremanetan jarriko dira Bai Euskarari Elkarteko teknikariak.

 

Informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: https://baieuskarari.eus/eu/harremana

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.