2021-06-22 15:21

Bai aldizkariaren 33. zenbakia kalean da eta bertan aurtengo Bai Euskarari Sariak jaso dituzten entitateetako ordezkariak elkarrizketatu ditugu: IZT-ko Juani Lizaso eta Jon Zulueta; Athloneko Judith Eraña; eta Biharko-ko Monika Masa, Ainhoa Castrillejo eta Larraitz Olaizola.

Irudi berriaren xehetasunak ere bildu ditugu aldizkarian eta Bai Euskarari Elkartearen zuzendari Rober Gutiérrezi elkarrizketa egin diogu elkartearen proiektuen inguruan.

Hemen eskura dezakezue aldizkaria:

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.