2020-04-28 11:28

Gure komunitateko kideengana zuzentzeko kanal berria zabaldu dugu Bai Euskarari Elkartean: teknikarien bideo-pilulak. Ezin ditugu entitateak bisitatu, ezin gara kalean egon, eta Internet baliatu nahi dugu komunitatearengandik gertu egoteko eta elkar hobeto ezagutzeko. Gaurtik aurrera bideo-pilulak gehituko zaizkie gure bestelako edukiei; elkarteko lan-taldeko kideok elkarteko zein gure komunitateko baliabideen inguruko informazioa emango dizuegu bideo motz hauekin.

Komunitatearen indarra

Bai Euskarari Elkartean garai berrietara egokitzen jakin dugu, Ziurtagiria, Enpresarean, Lansarean lan-ataria eta Euskaragileak bezalako proiektuak bultzatuz. Euskarak arlo sozioekonomikoaren espazioak betetzen jarrai dezan nahi dugu eta horretarako inoiz baino beharrezkoagoa dugu komunitatea, bakoitzak bere arloan euskararen alde egindako pauso txikiena ere onuragarri da guztiontzat. 

Bai Euskarari Elkartetik gure komunitatea motibatzen eta baliabideak eskaintzen jarraitu nahi dugu. Espero dugu bideo-pilula hauek gustukoak eta baliagarriak izatea.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.