2019-06-28 07:28

Bai Euskarari Elkarteak Ipar Euskal Herrian Bai Euskarari Ziurtagiriaren sustapen lanean aritzeko TEKNIKARIA behar du. Era berean, Elkartearen gainerako proiektuetan ere lagunduko du.

  • Egun osoko lanpostua.
  • Orain hastekoa eta urte baterako. Luzatzeko aukerarekin.

Baldintzak

Hauek dira kontuan hartuko diren ezaugarriak:

  • Curriculuma eta erreferentziak.
  • Euskara eta frantsesa ongi menperatzea.
  • Lana antolatzeko gaitasuna, izaera planifikatua eta dinamikoa.
  • Harreman-sareak sortzeko eta kudeatzeko gaitasuna.
  • Komunikazio gaitasunak, taldeak dinamizatzeko gaitasunak eta antzekoak. Izaera komertziala.
  • Talde lanetan aritzeko gaitasuna.
  • Antzeko lanetan aritu izana.
  • Gida baimena eta autoa behar dira.

Hautaketa prozesua www.lansarean.eus lan-atariaren bitartez bideratuko da. Curriculuma eta erreferentziak Lansarean lan-atarira bertara igo beharko dira, 2019ko uztailaren 12aren aurretik.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.