2018-11-01 00:00

Bai Euskarari Elkartea Euskaraldiaren olatura gehitu da Martin Ugalde kultur parkeko beste eragileekin batera. Iristear dago euskararen aldia, azaroaren 23tik abenduaren 3ra, eta geroz eta gehiago dira egitasmoan parte hartzeko gehitu diren herri, elkarte eta mota guztietako kolektiboak.

Erakundeek eta profesionalek ere eman dute izena, lankideen artean euskarazko harremanak sustatzeko eta gizarte mugimenduarekin bat egiteko asmoz. Euskaraldia aukera ona izango da, sektore sozioekonomikoan ere, euskaraz lan eta bizitzeko, praktika onak martxan jartzeko eta baieztatzeko, baietz, "belarriprest" edo "ahobizi" moduan, euskarari bai esateko aldia iritsi zaigula. 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.