2018-10-30 17:40

26. aleak Bai Euskarari Elkarteak antolaturiko Enpresarean Azokaren edukiak jasotzen ditu, urriaren 25ean ospatu genuena. Egunotan, blogaren bidez kronika, albiste eta elkarrizketak zabalduko ditugu, baina, nahi izatekotan, zure aldizkaria PDF formatuan deskarga dezakezu.

Era berean, gogoan izan,  ziurtagiriduna bazara, zure egoitzan jasoko duzula ale berria; utzi espazio ireki batean langileek eta bezeroek irakur dezaten!

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.