2018-10-10 14:55

Enpresarean Azokan ekintzaileei zuzenduriko Arin-arin saioa egongo da. Parte-hartzaileek haien ideiak edo proiektuak hiru minututan azaldu beharko dituzte, arin eta labur. Bai Euskarari Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak osaturiko epaimahaiak parte-hartzaileen aurkezpenak baloratu eta irabazle bat hautatuko du, ekimena gauzatzeko 2.000 euroko laguntza eskainiz.

Helburua da onuragarriak izan daitezkeen eta garatzeko aukera duten ekimen berritzaileak ezagutzea eta ekarpenak egitea, sormena garatu zein elkarlanerako bide berriak irekitzea. Baloratuko da proiektua berritzailea izatea eta garatzeko aukera izatea.

Zer da Enpresarean Azoka?

Enpresarean Azoka Bai Euskarari Elkarteak bi urtean behin antolaturiko jardunaldia da.  Azokaren laugarren edizioak “pertsonak, digitalizazioa eta transformazioaren erronka” izango ditu hizpide, urriaren 25ean Orona Ideon (Hernani).

Enpresareanen helburua da euskaraz lan egiten duten enpresa eta profesionalen saretzea eta elkarlana sustatzea.

Parte hartu Arin-arin saioan

Arin-arin saioan parte hartu nahi duenak ondorengo galdetegia bete beharko du: 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.