2019-01-11 15:40

Lanabes Araban Euskara Lanean ekimenak pilotaje prozesua martxan izan du 2018an eta, prozesu horri esker, Arabako 18 entitatek Bai Euskarari Ziurtagiria lortu dute. Hala, enpresan euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko lanean jarraituko dute entitateok.

Lanabes ekimenak jarri zuen martxan iaz pilotaje zerbitzua Araban eta prozesu horrek enpresei bidea erraztu die, Bai Euskarari Elkartearen metodologia ulergarri eta erraz baten bitartez. Ondoren aurkezten diren 18 enpresa hauek hizkuntzaren egoera hobetzeko ibilbidea zehaztu dute Bai Euskarari Elkartearen laguntzarekin eta eskura izan dituzten baliabideekin, esate baterako, diagnostikorako aplikazioa, praktika egokiak eta eredugarriak, inprimaki-ereduak, etab.

Zorionak Arabako 18 enpresa hauei, Lanabeseko pilotajea arrakastaz garatzeagatik eta ondorioz lorturiko Bai Euskarari Ziurtagiriarengatik.

Baias Garagardotegia: Bai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila lortu dute.

Zainduz fisioterapia: Bai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila lortu dute.

EBA SLBai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila lortu dute.

Arbel kooperatiba: Bai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila lortu dute.

Gaubea Zalditegia: Bai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila lortu dute.

Sartu Alava:Bai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila lortu dute.

Saregune Komunitate Teknologia: Bai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila lortu dute.

Kintelena janari dendaBai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila lortu dute.

Aiaraldea Ekintzen Faktoria“Zerbitzua eta Lana Euskaraz” maila eskuratu dute.

Sarayola: Bai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila lortu dute.

Azala espazioa: Bai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila lortu dute.

RPKBai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila lortu dute.

ArtepanBai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila lortu dute.

Delabor AsesoriaBai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila lortu dute.

Mamia: “Zerbitzua euskaraz” maila egokitu zaie.

Teklak – Komunikazio eta audientzien estudioa: Bai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila lortu dute.

Instituto Europa: Bai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila lortu dute.

Suministros Uriarte: Bai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila lortu dute.

Arabako entitateei zuzenduta

Arabako era guztietako entitateei zuzendurik dago pilotajea, beraz, prozesuan parte hartu nahi duten enpresek Lanabesekin jar daitezke harremanetan e-postaz, info@lanabes.eus helbidera idatzita edo zuzenean Bai Euskarari Elkartearekin harremanetan jarrita, e-postaz: info@baieuskarari.eus edo telefonoz: 945215196  / 677415084.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.