2021-03-25 15:33

Bizi dugun pandemia egoera dela eta, Barañaingo Udalak aurten ez du aurrez aurreko ekitaldirik egin 2020ko Bai Euskarari Ziurtagiriak banatzeko eta bideoa egin dute herriko Bai Eskarari ziurtagiridunen ahalegina aitortzeko. Pantxika Lamurrek aurkeztuta, Bai Euskarari Ziurtagiria duten Barañaingo 38 entitateen argazkiak bildu dituzte bideoan, Nekane Iberok ziurtagirien banaketarako propio sortutako abestiak lagunduta. 

Barañaingo 38 entitatek dute gaur egun Bai Euskarari Ziurtagiria eta aitortu nahi dugu saltoki eta entitate horiek euskaraz lan egiteko eta bizitzeko aukerak sortzen egiten duten lana. Jaso ezazue gure aitorpenik handiena. Animo eta besarkada bana denoi!

Euskararen bidean

  • Viajes Marfil
  • Txaranga Igandea elkartea
  • Tecnicauto auto lantegia
  • Tantatic diseinu eta garapena
  • Studio liburudenda
  • Sada hortz klinika
  • Ahal Dugu
  • Muruzabal bizikletak
  • Lurgorri taberna
  • Karrape taberna
  • Kaioa taberna
  • Ezker Batua
  • Iratxo Taberna
  • Hegoalde taberna
  • Gogorza Anaiak harategia
  • Cubillas-Barricart botika
  • Cubillas botika
  • Barañaingo abesbatza
  • Abodi albaitaritza gunea
  • Barañaingo gizarte eskola
  • Barañaingo Geroa Bai
  • Barañaingo euskal kantak
  • Arritxu ileapaindegia
  • Andromeda belardenda

Zerbitzua euskaraz

  • Akelamendi elkartea
  • Alaitz guraso elkartea
  • Barabatu batukada
  • Gazte Asanblada
  • Barañaingo jai batzordea
  • Trikitilari eskola
  • Jauzi taldea
  • EH Bildu Barañain
  • Mugarri guraso elkartea
  • Plazaberri egunkari digitala

Zerbitzua eta lana euskaraz

  • Hagin erakunde feminista
  • Haizea kultur elkartea
  • Harizti dantza taldea
  • Sahats fundazioa

Bai Euskarari Elkartean uste dugu garai hauetan bertakoa, gertukoa zaindu behar dugula, eta tokikoetan tokikoena dugu euskara. Bila ezazu zure herrian euskaraz zerbitzua ematen dizun jatetxe hori (Euskararen Mapa).

Jarrai dezagun #GeroaElkarrekinEraikiz, euskaratik eta euskaraz.

Argazkian, 2020ko ekitaldia.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.