2019-02-08 09:58

Oiartzungo ABB Niessen-ek 100 urte bete zituen 2014an eta urte berean Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu zuen. 15 urtean lantegi barruan egindako lanaren fruitua izan zen ziurtagiria eskuratzea eta harrezkero lanean jarraitzen dute euskararen erabilera sustatzen. Izan ere, barne-kohesiorako elementu garrantzitsua da euskara lantegian eta kohesio horrek ekoizpenean eta lehiakortasunean ere eragiten du.

Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak ABB Niessen bisitatu zuen atzo eta bertatik bertara jaso zuen euskararen erabileran egiten duten lanaren berri.

Bai Aldizkariaren 15. zenbakian argitaratu genuen ABB Niessen-en inguruko erreportajea.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.