2020-04-08 10:24

Jendarte osoa bere etxeetan giltzapetuta mantentzen duen konfinamenduak eragin du adierazpen artistikoa garatzeko beharra are indartsuagoa izatea. Errealitate hori agerian geratu da ARTgia sorgune & Aretoak deituriko #ARTdemia deialdiarekin: bost egunetan 78 proposamen aurkeztu dira aretoak deituriko lehen deialdi birtualean. 30 hautatu dituzte epaimahaikideek eta erakusketa birtuala jarri dute ARTgiaren webgunean.

ARTGIA sorgune aretoak Bai Euskarari ziurtagiria du eta 'Zerbitzua euskaraz' eskaintzen du.

Parte hartzaileen kopurua espazioaren baldintza ekonomikoek markatu dutela azaldu du Begoña Lopez de Aberasturik: "Deialdi hau abiatzeak bere kostuak ditu eta honaino eraman ahal izan ditugu. Bi arrazoik bultzatu gaituzte deialdi hau sortzera: hau bezalako une historiko batean adierazpen-premia handia dagoelako eta hemengo artisten errelatoa jaso nahi genuelako eta; ikultur ekosistemak bizi duen krisia mahaigaineratu nahi izan dugulako".

Euskal Herriko 30 artista dira aukeratutakoak. Gehienak Arabakoak dira, eta 12 artista aukeratu dituzte. 7 bizkaitarrak dira, 4 gipuzkoarrak, eta bi lapurtar eta nafarrak. Marco Sanz Orekan artista katalanaren proiektua ere onartzea erabaki du epaimahaiak, "herri honi oso lotua dagoelako". Artista bakoitzak ikuspegi batetik sortu du. “Lehen aldiz, guztiak egoera berean gaude. Egoera sozioekonomikoak bereizten gaitu, noski, baina entzierro egoeran gaude denok. Artelanak kapitalismoaren ingurukoak dira, eskubideen murrizketei buruzkoak, murgildurik gauden hizkuntza belizistari ere erreparatzen diote “eta, horrela, pentsamendu kritikoa indartzen dute”. Azken batean, "Jendarte kultu, aktibo eta heriotzari beldurra zabaltzeari aurre egiteko modu baten aldeko apustua. Utopia eta distopien arteko kontakizuna proposatzen duen erakusketa.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.