Bai Euskarari Komunitatea gero eta handiagoa da; guztira, 1359 enpresa, saltoki eta era guztietako entitateak dira, Bai Euskarari Elkartearen laguntzarekin, euskaraz lan eta bizitzeko urratsak ematen ari direnak. 2019an sartu berri garela, prest gaude erronka berriei aurre egiteko eta, ilusioz eta indarrez, urtarrilean gehituriko azken ziurtagiridunei ongi etorria eman nahi diegu.
Batzuk euskara gaitasun txikiagorekin, "Euskararen bidean" mailarekin, eta beste batzuk, altuagoarekin, "Zerbitzua eta lana euskaraz" ziurtagiriarekin, guztiek argi dute euskarak euren negozioetan eskainiko dizkien balio eta abantailak. Euskaraz, komunitatean, asko baitugu irabazteko. Bai Euskarari Elkartearen laguntzarekin, helburuak jarri eta pixkanaka joango gara aurrerapausoak ematen, emaitzak ikusi arte.
Honakoak dira Bai Euskarari Elkarteko Komunitatera gehitu ziren azken ziurtagiridunak: