2019-07-03 12:24

Uztailaren 1ean abiatu zen aurtengo EuskArabentura. Espedizioaren bigarren urte honetan, 16 eta 17 urte bitarteko 121 gazte euskaldunek zeharkatuko dute Euskal Herria. Zazpi probintzietatik igaroko dira, eta Mauletik Getxora, guztira 798 kilometroko ibilbidea osatuko dute gazte zein xerpek. Horietatik 483 kilometro oinez egingo dituzte.

Neska-mutil euskaldunen sare berri bat sortu eta elikatzea da EuskarAbentura egitasmoaren helburu garrantzitsuenetako bat. Zazpi probintzietako hiriburuak, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatutako guneak, eta Euskal Herriko toki enblematikoak zeharkatuko dituzte espedizioko kideek. Horretarako, hainbat bidelagun izango dituzte hilabetean zehar eta ekimen eta dinamika ugari prestatu dituzte gazteek hainbat balore barneratu ditzaten (parekidetasuna, ingurunearekiko errespetua, turismo eredu jasangarria…).

Argazkien egilea: EuskarAbentura

EuskarAbentura app-a

Espedizioa lehen pertsonan bizi ezin baina gertutik jarraitu nahi dutenentzat tresna baliagarria izango da ‘Euskarabentura’ aplikazioa.

Batetik, espedizioa unean-unean eta mapa baten gainean proiektatuta geolokalizatuko du. Bestetik, etapa bakoitzaren xehetasun teknikoak (kilometro kopurua, gainbehera, puntu garaiena nahiz baxuena, profila, zeharkatzen dituen herriak… etab.) jasoko ditu. Jzioquitarrek espedizioak iraun bitarte egin nahiz grabatutako argazki eta bideoak ere erakutsiko ditu, arian-arian eta geolokalizatuta.

Deskargatu EUSKARABENTURA APPa hemen


EuskarAbenturak Bai Euskarari Ziurtagiria du, 'Zerbitzua eta Lana Euskaraz' maila.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bai Euskarari Elkartea ekarpen ugari egiten ari da urte hauetako ibilbidean, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara Euskal Herriko enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean (azoka, foroak eta telebista), Lansarean lan-ataria eta aplikazioa, Lanabes – Araban Euskara Lanean, jarraibide egokiak eta abar luze bat. Argi dugu gure ekarpena lagungarria izaten ari dela alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko, eta horretan segitu nahi dugu. Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.