2021-01-29 08:55

Bazkideen urteko kuota martxoaren 5ean pasako dugula jakinarazten dizuegu.  Gogoan izan, zuen datuak egoki jasota baditugu errenta aitorpena egitean ordaindutako kuotaren %30 jasoko duzuela bueltan. Hau da, adibidez, 35 €ko kuotatik ogasunak 10,50 €  itzuliko dizkizue.

Mila esker zuen laguntzagatik, behar beharrezkoa dugu eta; laguntza horri esker egiten baititugu buletinaren bidez jasotzen dituzuen ekimen eta jarduera guztiak Donostian euskararen normalizazioan eragiteko helburuarekin.

Bestetik, aurreratu nahi dizuegu, aurtengo Bageraren Batzar Nagusia martxoaren 6an izango dela 10:00etatik 13:00etara. Bizi dugun egoeragatik, ezin dugu oraingoz lekua ziurtatu. Data gerturatu ahala baloratuko dugu aurrez aurre egin dezakegun edo on-line bidez egin.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea 1991ko abenduaren 14an sortu zen. Ordutik, bageraren helburu nagusia Donostian euskaraz bizi ahal izatea eta euskarari bizitza ematea izan da. Donostiako euskararen erabilera areagotzeko egitasmo, ekintza eta programa ezberdinak antolatzeaz gain jendartea aktibatu nahi dugu, zirikatu, ikusgarri egin, pentsarazi.