2026-02-19 12:48

Bagera Elkartetik gogotsu jarraitzen dugu Tarteka egitasmoaren bidez hiriko euskaldunontzako aisialdi-espazioak eta topaguneak sortzen. Oraingoan, kirola eta giro ezin hobea uztartu nahi ditugu; horretarako, eskalada ikastaro bat antolatu dugu martxoaren 6rako.

Gainera, albiste pozgarri bat dugu: ahalik eta euskaldun gehienek eskaintza honekin gozatzeko aukera izan dezaten, adin-tartea 35 urtera arte zabaltzea erabaki dugu! Beraz, inoiz eskalatu ez baduzu edo dagoeneko paretan gora ibiltzea gogoko baduzu, hau da zure plana. Euskara oinarri hartuta, gorputza mugitu eta jende berria ezagutzeko aitzakia bikaina da.

Hona hemen hitzorduaren xehetasun guztiak:

  • Eguna eta ordua: Martxoak 6, 18:30ean.

  • Tokia: The Factory Boulder (27. Poligonoa, Donostia).

  • Norentzat: 35 urtera artekoentzat.

  • Prezioa: 12€ (Bagera elkarteko bazkideentzat 9€).

  • Zer sartzen da? Prezioaren barruan eskalada ikastaroa bera eta beharrezko material guztia sartzen dira.

Plazak mugatuak dira, beraz, ez utzi azken unerako!

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea 1991ko abenduaren 14an sortu zen. Ordutik, bageraren helburu nagusia Donostian euskaraz bizi ahal izatea eta euskarari bizitza ematea izan da. Donostiako euskararen erabilera areagotzeko egitasmo, ekintza eta programa ezberdinak antolatzeaz gain jendartea aktibatu nahi dugu, zirikatu, ikusgarri egin, pentsarazi.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...