2021-03-15 11:25

Aurten ezingo gara mintzalagunak sagardotegian elkartu, baina MintzaTxotx online antolatu dugu. Ez dugu elkar ukituko, baina elkar zirikatuko dugu eta baita sari ederrak irabazi ere! 

Sagardotegien inguruko bideo bat ikusiko dugu eta ondoren lehiaketa batean parte hartzeko aukera izango da, sari eder batekin: etxean sagardotegi menua egiteko txuletak eta sagardo botilak!!!!

Martxoaren 23an izango da lehiaketa, 18:30ean.

Donostian parte hartzeko hiru aukera izango dira:

1-        San Telmo Museoan: aforo mugatua izango da eta launaka antolatuko gara, distantziak gordez eta musukoarekin. Lehiaketan parte hartzeko telefono mugikorra beharko duzue. 

2-        Mintza taldeak etxe batean (edo beste espazio batean) elkar daitezke online aritzeko, horretarako lotura bidaliko dugu eta ordenagailua edo tableta beharko duzue. Lehiaketan parte hartzeko telefono mugikorra beharko duzue

3-        Bakarka norberaren etxean edo beste espazio batean online. Lotura bidaliko dugu online parte hartzeko eta ordenagailua edo tableta beharko duzue. Lehiaketan parte hartzeko telefono mugikorra beharko duzue

Lehiaketan  “sagardotegia” gaiari buruzko galderak egingo dizkizuegu. 

Mugikorren bidez egingo dugu lehiaketa, Kahoot izeneko tresnarekin, oso erraza da.  Lehiaketa irekitzen denean, bertan parte hartzeko pasahitza bidaliko dizuegu eta galdera guztiak mugikorraren bidez erantzungo dituzue, bakarka edo taldeka. 

Etxetik zein lehiaketarako prestatutako guneetatik parte hartuta ere, gogoratu elkar zaindu behar dugula osasun neurriak betez.

Lagun artean euskaraz jolastuz ondo pasatu, elkar ikusi eta sari bikainak irabazteko aukera duzue martxoaren 23an. Parte hartu nahi baduzue, animatu eta eman izena! 

Parte hartzeko klikatu hemen: http://bit.ly/MintzaTxotxLehiaketa

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea 1991ko abenduaren 14an sortu zen. Ordutik, bageraren helburu nagusia Donostian euskaraz bizi ahal izatea eta euskarari bizitza ematea izan da. Donostiako euskararen erabilera areagotzeko egitasmo, ekintza eta programa ezberdinak antolatzeaz gain jendartea aktibatu nahi dugu, zirikatu, ikusgarri egin, pentsarazi.