2021-03-09 10:12

Martxoko Zineforumean Michael Hanekeren Happy end (Amaiera zoriontsua) filma ikusteko aukera izango dugu. Trama, Calaisen negozio bat duen familia burges baten inguruan kokatzen da, milaka errefuxiatu bizi diren kanpalekuen ondoan.

Filma martxoaren 10ean proiektatuko dugu, 18:30ean, Lugaritz Kultur Etxean. Ondoren solasaldia egingo dugu Ander Gisasolak dinamizatuta.

Gonbidatua: Paul Ormaetxea (Zine programatzailea).

Filma, jatorrizko hizkuntzan (Frantsesa – Ingelesa) euskarazko azpidatziekin izango da.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea 1991ko abenduaren 14an sortu zen. Ordutik, bageraren helburu nagusia Donostian euskaraz bizi ahal izatea eta euskarari bizitza ematea izan da. Donostiako euskararen erabilera areagotzeko egitasmo, ekintza eta programa ezberdinak antolatzeaz gain jendartea aktibatu nahi dugu, zirikatu, ikusgarri egin, pentsarazi.