2020-11-26 12:08

Azaroaren 14an Bageraren jardunaldia antolatu genuen San Telmo Museoan "Euskararen diskurtsoak. Zaharrak berri?" izenburupean. Euskararen inguruan azken urteetan ematen ari diren diskurtso ezberdinak izango genituen hizpide.

Kike Amonarriz Gorria (Euskal Filologian lizentziatutako soziolinguista), Jone Miren Hernandez Garcia (Gizarte antropologia irakaslea)  eta Miren Artetxe Sarasola (bertsolaria eta ikerlaria) izan ziren hizlari gonbidatuak. Moderatzailea Lander Arbelaitz kazetaria.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea 1991ko abenduaren 14an sortu zen. Ordutik, bageraren helburu nagusia Donostian euskaraz bizi ahal izatea eta euskarari bizitza ematea izan da. Donostiako euskararen erabilera areagotzeko egitasmo, ekintza eta programa ezberdinak antolatzeaz gain jendartea aktibatu nahi dugu, zirikatu, ikusgarri egin, pentsarazi.